Kaixo guztioi!! Hemen gatozkizue gure eskulan bat aurkeztera. Ea gustukoa duzuen! Lehenengo, uharri edo harri biribila hartu genuen eta bertan kola termikoaz hiru mineral itsatsi genituen: 1-Pirita distiratsua, burdin minerala. 2-Sukarri misteriotsua, historiaurreko gizakiak, geziak, lantza puntak eta erremintak egiteko erabilia. 3-Eta azkenik kaltzita. Ondoren, gure izena eta urtea, hau da 2017, idatzi genuen harrian. Hau izango da gure mineral bildumaren hasiera. Auskalo zenbat bilduko ditugun datozen ikasturteetan!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina